Kristau Eskola

Santesteban Musikaria 3 2º
20.011 Donostia - San Sebastián
Tf. 943 445 688 Fax. 943 445 234

Hemen zaude: Hasiera »  Trebakuntza  » Aurkezpena » Aurkezpena

Aurkezpena

Lankide agurgarria:

Ikasturte honetan ere atsegin handiz aurkeztu nahi dizugu ordezkatzen ditugun Hezkuntza Zentroetako irakasleentzat prestaturiko Prestakuntza Plana.

Badakigu plan hau baliabide bat gehiago dela hezkuntza-munduan gaur egun dauden prestakuntza baliabideen artean. Horregatik, beste bide batzuetatik oso zailak eta are ezinezkoak ere izango liratekeen prestakuntza jarduerak eskaini nahi izan ditugu. Era horretan, Espezializazioak, Unibertsitateko Graduatu ondokoak eta, jakina, gure ikuspegitik ordezkatzen ditugun Hezkuntza Zentroen premiei berezikiago eta hezkuntza sistemaren gaur egungo egoerari erantzuten dieten ekintzak eskaintzen ditugu. Beraz, prestakuntza plan hau gure Erakundeekin batera eta gure Erakundeentzat bereziki egina da.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berritzeko Zuzendaritzari eman digun laguntzagatik. Horri esker, azkeneko zazpi ikasturteetan homologaturiko 40.000 prestakuntza-ordu baino gehiago eskaini ditugu, gure Hezkuntza Zentroetako irakasleei inolako matrikularik kobratu behar izan gabe.

Era berean, gure esker ona azaldu nahi diegu urtez urte gure Prestakuntza Planak aurrera eramaten lagundu diguten eta laguntzen diguten erakunde hauei guztiei: Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, Euskalit -Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioa-, Novia Salcedo Fundazioa, EDE Fundazioa, Mondragon Lingua, La Salle Unibertsitate Eskola eta beren ahaleginaren bidez eskaintza hau ahalbidetzen duten guztiei.

Plan honek zure Hezkuntza Elkarteko prestakuntza-premiak betetzen lagunduko dizulakoan, Kristau Eskolan lan egiten dugun guztion izenean, jaso ezazu agur bero bat eta 2007/08 ikasturte ona izan dezazula.
Adeitasunez,

Aitor Bilbao Petralda
Zuzendari Orokorra
KRISTAU ESKOLA



Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3 2º, Donostia - Tf. 902 540 590 - Fax: 902 540 591 - kristaueskola@kristaueskola.org - Ohar legala
BIT&MINA-k egina
Ibaizabal-ko logoa Ibaizabal EUSKO JAURLARITZA
LOE