
Bai ikastetxeak, bai familiek oso ongi dakigu geure arteko lankidetza oso garrantzitsua dela, horrek modu positiboan eragiten baitu haurren eta gazteen heziketan.
Familien eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko asmoz sortu zen, hain zuzen ere, SIEP-FEAC egitasmoa, eta hori lortzeko dihardu lanean.
KRISTAU ESKOLAREN izenean egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu, parte-hartzaileek oso balorazio ona eman baitiote egitasmoari.
Hemen aurkituko duzu behar duzun informazio guztia. Dena den, Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu ezazue KRISTAU ESKOLARA 902 540 590 edo idatzi posta elektroniko bat siepfeac@kristaueskola.org helbidera.