2010eko Pastoraltzako Jardunaldiak
Maiatzak 7 eta 8
JARDUNALDIEN LEKUA: BILBAO EXHIBITION CENTRE - BARAKALDO INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA:
Matrikula: 68€ Izen-emateko epea: kopurua bete arte Transferentzia: Caja Rural 3008 0146 72 1615464722 Zer hitzek emango dute hitzaren berri...? Kontakizun onena, garaile "Oinarrizko hizkuntza gaitasunak" lotura hertsia dauka norbanakoaren autonomiarekin, sinkra uste sendoekin adierazteko gaitasunarekin eta norbanakoak pentsatu, sinetsi eta bizi duena behar bezalako trebetasun, sormen eta barne logikarekin komunikatzeko gaitasunarekin; era horretan, esanahi jakin baten arabera kokatu ahal izango gara errealitatean. Ahozko zein idatzizko hitza erabiltzen jakiteak egiazko komunikazio arazoak konpotzen lagunduko digu, baita munduan izan behar dugun tokiaren jakitun izaten ere. Horregatik guztiagatik, hizkuntza gaitasuna eta fedearen adierazpena elkarren eskutik doaz. Horexi egin zuten, hain justu, abanjelistek. Mezu baten muina hautematen jakin zuten, argi eta garbi idatzi edo adierazi zuten, erabateko zintzotasunez komunikatu zuten eta sinestunei munduan modu erreal eta zehatz batean kokatzen lagundu zieten bi mila urtean egindako iragarpenaren bitartez. Transmititutako edo kontatuko albiste on horri esker, milioika kristau konplizek bide espirituala aurkitu ahal izango dugu, eta bide horretan, Jesus, Hitz bizia, dugu Jainkoarekin topatzeko "bide erakusle". Beraz, Jesusen Hitzaren berri emateko, garaian garaiko une historikoari hobekien egokitutako tonua eta zentzua duten hitz egiazko eta egokienak bilatu beharrean gaude. Era horretan, eta era horretan bakarrik, izango baikara "bide erakusleak eta espiritu hedatzaileak", aldi berean, hezkuntzaren alorrean. Lagunduko digute: Arturo Merayo, Jose Luis del Moral, Josetxu Villacorta, Pedro Barrado, Antonio Salas Ximelis y Verónica Elizabeth Macedo.