Kristau Eskola

Santesteban Musikaria 3 2º
20.011 Donostia - San Sebastián
Tf. 943 445 688 Fax. 943 445 234

Hemen zaude: Hasiera »  Trebakuntza  » Aurkezpena » Aurkezpena

Aurkezpena

Lankide agurgarria:

Ikasturte honetan ere atsegin handiz aurkeztu nahi dizugu ordezkatzen ditugun Hezkuntza Zentroetako irakasleentzat prestaturiko Prestakuntza Plana.

Badakigu hezkuntza-munduan gaur egun dauden prestakuntza baliabideen artean, beste bat gehiago dela honako hau. Horregatik, beste bide batzuetatik oso zailak eta are ezinezkoak ere izango liratekeen prestakuntza jarduerak eskaini nahi izan ditugu. Horrela, Espezializazioak, Unibertsitateko Graduatuondokoak eta, jakina, gure ikuspegitik ordezkatzen ditugun Hezkuntza Zentroen premiei berezikiago eta hezkuntza sistemaren gaur egungo egoerari erantzuten dieten ekintzak eskaintzen ditugu. Beraz, prestakuntza plan hau gure Erakundeekin batera eta gure Erakundeentzat bereziki egina da.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berritzeko Zuzendaritzari eman digun laguntzagatik. Horri esker, azkeneko zortzi ikasturteetan homologaturiko 45.000 prestakuntza-ordu baino gehiago eskaini ditugu, gure Hezkuntza Zentroetako irakasleei inolako matrikularik kobratu behar izan gabe.

Era berean, gure esker ona azaldu nahi diegu urtez urte gure Prestakuntza Planak aurrera eramaten lagundu diguten eta laguntzen diguten erakunde hauei guztiei: Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI, Euskal Herriko Unibertsitatea, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, Euskalit - Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioa-, Novia Salcedo Fundazioa, EDE Fundazioa, Mondragon Lingua, La Salle Unibertsitate Eskola,  Nazaret Zentroa, International House, Bell eta beren ahaleginaren bidez eskaintza hau ahalbidetzen duten guztiei.

Plan honek zure Hezkuntza Elkarteko prestakuntza-premiak betetzen lagunduko dizulakoan, Kristau Eskolan lan egiten dugun guztion izenean, jaso ezazu agur bero bat eta 2009/10 ikasturte ona izan dezazula.
Adeitasunez,

Aitor Bilbao Petralanda
Zuzendari Orokorra
KRISTAU ESKOLA

Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3 2º, 20011 Donostia - Tf. 902 540 590 - Fax: 902 540 591 kristaueskola@kristaueskola.org Ohar legala
BIT&MINA-k egina
Ibaizabal-ko logoa Ibaizabal EUSKO JAURLARITZA

cambridge