GAZTEEN ELIZBARRUTIKO BATZAR-BILGUNEAN parte hartzera gonbidatzen zaituztegu datorren otsailak 27an, Bilboko Escolapios Ikastetxean, 19etatik 23etara, 16 urtetik aurrera.
Gaia: "SIN PALABRAS – HITZIK GABE”
Gazteok, hitza erabiltzen ez den komunikatzeko bide ezberdinak jorratuko ditugu gune honetan. Otoitzerako gunea izango dugu hasieran eta ondoren tailer ezberdinetan parte hartzeko zatituko gara. Tailer hauetan besteekin, Jainkoarekin, eta bakoitza bere buruarekin, nola komunikatzen garen sakonduko dugu (margoa, musika, perkusioa, dantza, irudia, masajea, focusinga erabiliaz...). Ondoren, bizitakoa partekatzeko denbora bat izango dugu eta bukaerako momentu bat tailerretan egin dena jasotzeko modu partizipatibo batean.
Ahobizarra kentzeko, Batzar aurretik ARGAZKI LEHIAKETA bat proposatzen dizuegu.
Gonbidatu gazteak argazki baten bitartez bere eguneroko bizitzan Jainkoa non ikusten duten kontatzeko, eta IZENBURU batekin eta ARGAZKIA BATZARRA gaiarekin bidali dezatela sdj3@barria.net helbidera, beraien datuekin (IZENA, ADINA, BERE TALDEA - Mugimendua, Elkartea, Ikastetxea, Parrokia... e.a..-, HARREMANETARAKO TELEFONOA), datorren otsailak 19 baino lehen. Argazkiak batzar-bilgunean ikusgai jarriko dira, denek gehien gustatzen zaiena bozkatzeko. Gehien bozkatutako argazkia lortzen duen pertsonari mp4 bat oparituko zaio.
Lehiaketaren oinarriak eta informazio guztia ondorengo web orrian duzue: www.bizkeliza.org/juventud.Os.
Aurrerago Batzarreko informazio zehatzagoa zintzilikatuko dute. Momentuz, jazoerari buruzko informazioa bilatu eta jarrai dezakezue Facebooken.